Giza Eskubideak | Derechos Humanos. Lankidetza eta Berdintasuna | Cooperación e Igualdad

Esteka hasierako orrira
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua

Sindikazioa

Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritzarekin zuzenean komunikatzeko bidea da. Sindikazioaren bidez Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritzaren ekintza eta jazoera guztien berri modu azkarrean eta errazean jaso ahal izango duzu.

Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritzaren RSS kanalak

Zer da sindikazioa?

Edukien sindikazioak sarritan orrialde jakin batzuetara sartzen diren erabiltzaileei edukiak banatzen dizkie berez-berez, horiek orrialdeetara sartzeko beharrik gabe. Eduki horiek "feed" deritzoten kanal batzuen bidez banatzen dira eta erabiltzailea harpidetu daiteke horietan. Harpidetzea eta kanal hauek irakurtzea ahalbidetzen duten aplikazioek hainbat izen dituzte; ohikoenak hauexek dira: "berri-irakurleak", "feed-eranskariak", "kanalen irakurleak", "Newsreader-ak" edo "Feed Reader".

Berri-irakurleak

Berri-irakurleek edo feed-eranskariek harpidetzea eta feed kanalak irakurtzea ahalbidetzen dute. Erabiltzailea aurretik harpidetu den web orrialdeen eguneratzeak biltzen dituzte eta gune horien guztien edukirik berriena erakusten dute, goiburu, laburpen edo testu osoa legez, irudi-, audio- nahiz bideo-fitxategiak gordeta.

Beraz, erabiltzaileei ahalbidetzen die harpidetu diren webgune, blog, egunkari eta abarren eduki berrietara sartzea. Irakurle anitz daude eta PCan instala daitekeen mahaigaineko programa bat edo web-ean oinarritutako aplikazio bat izan daitezke.

Lineako RSSko irakurle batzuk

RSSko programa irakurle batzuk

Nola sindika naiteke?

Baina nola jakin Interneten dauden gune eta informazio guztien artean zeinek daukaten RSS formatua? Oso erraz; izan ere, feed-ak Web-orrialdeetan adierazi ohi dira RSS siglak edo atari honetan erabili den moduko ikonoak dituzten lauki txikien bitartez: RSS sindikazioaren ikonoa

Nabigatzailean irakurle lehenetsia edo mahaigainekoa baduzu, ikonoaren gainean sakatu RSS sindikazioaren ikonoa eta sindikazio-kanala berez-berez erantsiko da.

Web irakurle bat erabiltzen baduzu, seguruenik kanalaren RSSko helbidea sartu beharko duzu sindikatzeko. Zalantzarik baduzu, zure irakurlearen laguntzara jo.

2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia