Gipuzkoako foru aldundia, giza eskubideak
Egungo egitura hau da:
-. Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia, Diputatu Nagusiaren Kabineteari atxikia. Zuzendaria Laura Gómez Hernández da.
-. Giza Eskubideen eta Memoria Historikoaren Zuzendaritza Nagusia, Diputatu Nagusiaren Kabineteari atxikia. Zuzendaria Marina Bidasoro Arocena da.
-. Lankidetza Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Politikako Departamentuari atxikia. Zuzendaria Arantzazu Santos Ciriquiain da.
Zuzendaritza horien webetan lanean hasi gara, eta hilabete gutxi barru prest egongo dira. Bien bitartean, hemendik sar zaitezkete informazio bila. Barkatu eragozpenak.
Gipuzkoako enpresetan hainbat lanpostu betetzea baldintzatzen duten genero estereotipoak daude oraindik ere. Hori da, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritzak ADEGIrekin elkarlanean, Gipuzkoako enpresetan emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna oinarri hartuta sustatu duen ikerketaren emaitza.
Ikerketa horretan hainbat enpresak hartu du parte, eta emaitzetan ikusten denez, oraindik ere gizonezkoak bilatzen dituzte lanpostu jakin batzuetarako (zuzendariak, komertzialak…), eta beste batzuetarako, berriz, emakumezkoak (administrazioa). Hautaketa egiteko elkarrizketetan famili egoerari buruzko galderak egiten dira eta erantzunak desberdin baloratzen dira emakumezkoen eta gizonezkoen kasuan. Genero estereotipoak oztopo izaten dira (gizonezkoen eta emakumezkoen lanbideak eta lanpostuak baldintzatzen dituzte). Enpresek tradizioz gizonezkoa edo emakumezkoa izatearekin lotuta egon den profila bilatzen dute. Horrez gain, datuen arabera emakumeek kontratu eskasagoak dituzte. Enpresetan egiten diren egun osoko kontratu mugagabeen % 28,6 emakumeenak dira eta % 86,69, gizonezkoenak.
Foru Aldundiaren ustez, diagnostiko horrek “Gipuzkoako enpresetan berdintasunari dagokionez bizi den egoera adierazten dute, eta egoera hori, era berean, gizartearen isla da. Gizartearen egoera ere aztertzekoa izan beharko litzateke eta poliki-poliki emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasunak ezabatuz joan. Ikerketa hau bide luze baten lehenengo urratsa da, eta bidea eragile guztien artean urratu behar da”.
Kontratu motei dagokienez, lanaldi partzialeko kontratuak askoz gehiago dira emakumeetan gizonezkoetan baino. Sarritan, lanaldi partzialeko kontratuak familia bizitza eta lana bateragarri egiteko aukera gisa aurkezten dira. Nolanahi ere, eta gaur egun familia bizitza eta lana bateragarri egiteko erantzukizuna emakumeek hartzen dutenez gero, erantzukizun horrek ondorio larriak izaten ditu emakumeen bizitzan (soldata txikiagoak, egonkortasun gutxiago, mailaz igotzeko aukera gutxiago eta abar). Halaber, enpresek oraindik oztopo bezala ikusten dituzte familiako eta etxeko ardurak emakumeen garapen profesionalerako.  Langileak gizonezkoak direnean, berriz, gauzak ez direla horrela ikusten.
Kristalezko sabaia
Diagnostikoan nabarmen ikusten den desberdintasunetako bat da zuzendaritza postuetan ez dagoela emakumerik eta zailtasunak daudela egoera hori aldatzeko; hortik datorkio, hain zuzen, izena egoera horri, “kristalezko sabaia”.  Era berean, sektore eta lanpostu maskulinizatuak eta feminizatuak daude: lehenengo taldekoak dira industria, eraikuntza… eta, bigarrenekoak, osasun arloa, irakaskuntza… Horrez gain, ikusten da lanpostu feminizatuek lan baldintza okerragoak izaten dituztela: behin-behinekoak izan ohi dira, soldata txikiagoa… Halaber, ikerketak dio soldatetan ere desberdintasunak daudela oraindik eta gizonek soldata handiagoak jasotzen dituztela.
Azkenik, enpresen % 10,13ak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana du onartuta. 250 langiletik gorako enpresen artean -legez horiek daude berdintasun plana edukitzera behartuta- % 72ak ez du baldintza hori betetzen.
Diputatuen Kontseiluak, 2010eko abenduaren 21ean egindako batzarraldian, garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako diru laguntzak emateko oinarriak onartu zituen. Banaketa honakoa izan da:
—I. eranskina. Hegoaldeko komunitateetan toki garapeneko
proiektuak egiteko diru laguntzak: 2.903.600,00 euro.
—II. eranskina. Sentsibilizazioaren, prestakuntzaren, eragin
politikoaren, ikerketaren eta garapenerako hezkuntzaren
arloko proiektuetarako diru laguntzak: 500.000,00 euro.
—III. eranskina. Ekimen edo ekintza puntualetarako diru
laguntzak: 228.000,00 euro.
—IV. eranskina. Larrialdiko laguntzak: 200.000,00 euro.
INFORMAZIO GUZTIA ATXIKITAKO ERANSKINEAN
Bakearen eta konbibentziaren kultura oso gai garrantzitsua izan da instituzioan eta honengatik lanean dihardu era jarrai batean aurreko legealdietatik. Egungo legealdian Lankidetza, Giza Eskubide eta Berdintasun Zuzendaritza eratu zuten Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuaren barnean. Departamentuaren helburu nagusietako bat Giza Eskubideen sustapena eta zabalpena izan da, Gipuzkoan ere bai, bai udal eta bai maila orokorrean ere gai honetan gizarte konprometituago eta aktiboago bat sortzeko lagunduz. Aurreko legealdietatik instituzioak daraman konpromisoa sendotu eta mantentzen du erabaki honek, martxan jarritako proiektuak mantenduz eta proposamen berriak sustatuz.
Zuzendaritza beste Departamentu batera pasa arren, ezarritako helburu eta lan-arloak berberak izan dira: garapen bidean diren herrialdeekin nazioarteko lankidetza; giza eskubideetan hezi eta sentsibilizatu, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko politikak sustatu.
2009-2011 garairako konbibentzia eta Giza Eskubide arloan Foru Lan Plana diseinatzeko prozesuari ekin zioten, helburu gisa orain arte egindako Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diagnosiarekin (2004-2005) zabalduriko lerro berriekin lotzen zituenak.
Informazio guztia atxikitako dokumentuan dago.
Izan ere, Gipuzkoako foru Aldundian Berdintasun politiken kudeaketan gidaritza duen Iñaki Galdosek, Juana Mari Astigarraga, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Berdintasuneko zuzendari nagusia lagun zuela, 200 pertsona bildu duen jardunaldia ireki zuen.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritzak ‘GUNE-Gipuzkoa 2011’ kongresua antolatu du apirilaren 7 eta 8an Donostiako Kursaal Elkargunean, Berdintanerako politika publikoak: aurrerapausuak eta erronkak izenburupean.
Batzarraren helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politika publikoetako aurrerapausuak eta erronkak aztertzea izango da, tokiko eta eskualdeko administrazioen esparruan bereziki, eta Alor honetan hainbat mailatan (Euskal Autonomia Erkidegoan, estatuan edo atzerrian) egin diren praktika egokien adibideak erakustea.
Horretarako, antolakuntzak jardunaldi bikoitza ipini du –apirilak 7 eta 8- zenbait ataletan banatuta:
1.-  Apirilaren 7ko jardunaldia, osteguna:
1. atala:
--Emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak Europan: tokiko eta eskualdeko politiketan duen eragina: Enriqueta Chicano Javega. Europar Genero Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko kidea, Espainiar Gobernua ordezkatuz.
--Gure inguruneko berdintasun-legeak eta administrazioetan dituzten ondorioak: Ana González Rodríguez. Estatuko Idazkaritza Kabineteko Berdintasun Arkolo Zuzendaria Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioan. Madril.
2. atala:
--Generoaren ikuspegitik, gizarte-desberdintasunen analista: Sara Moreno Colom. Soziologiako Doktorea. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Carmen Castro García. Ekonomista. SinGENEROdeDUDASeko Zuzendaria. Valentzia.
3. atala:
--Administrazioaren esparruan izandako eskarmentua: Susana Menéndez Amado. Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako eragilea. Leongo Udala. Anabel Sanz del Pozo. Berdintasun Teknikaria. Basauriko Udala. Josebe Iturrioz López. Berdintasun Teknikaria. Tolosako Udala. Laura Gómez Hernández. Urola Garaiko Eskualdeko Berdintasun Sailaren arduradun teknikoa.
2.-  Apirilaren 8ko jardunaldia, osteguna:
1. atala:
--Administrazioaren esparruan izandako eskarmentua: Ana Puerto Prado. Berdintasun eta Gazteria arloko zuzendaria. Gijongo Udala. Helena Spets. Kontesilaria eta genero-berdintasunean aditua. Toikiko eta eskualdeko agintarien suediar elkartea (SALAR). Sagrario Nieto Vera. Berdintasunerako eta Herritarren parte hartzerako Koordinatzaile Nagusia. Malagako Diputazioa. Ana Isabel Escobar Arroyo. Aurrekontuen Jarraipen Zerbitzuaren, Ebaluazioaren eta Aurrekontu Politikaren Burua – Andaluziako Juntako Ogasun eta Herri Administrazioko Sailaren Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusia.
2. atala:
--Mahai-ingurua: Berdintasunerkao politika publikoen erronkak eta aukerak: gizarte-antolamendurako zer eredutarantz goaz? Amelia Valcárcel Bernaldo de Quirós. UHUNeko Filosofia Moral eta Politikoko Katedradun Emeritua.
Informazio guztia honako webgunean: www.gunegipuzkoa.net.
GUNEren leloa 'Berdinasunerako politika publikoak: aurrerapausuak eta erronkak' izango da eta europar mailako esperientziak izango dira entzungai. GUNEren xedea gune bat eta une bat sortzea da, elkargune bat berdintasunaren arloan diharduten eragileentzat. Gure asmoa, beraz, beteko dugun gune horri eta hartuko dugun une horri etekina ateratzea da, estrategia egokiak definitu eta berdintasunerako politiken alorretik aldaketak sustatzeko.
Informazio guztia, programa barne, honako webgunean www.gunegipuzkoa.net edota 943 428 111 telefonora deituta eskura daiteke.
Kopuru horretatik, 150.000 euro banatuko dira Gipuzkoako udal eta udalez gaindiko erakundeen artean emakumeen eta gizonen berdintasunerako teknikariak kontrata ditzaten, emakume eta gizonen berdintasunerako planak garatzeko eta abian jartzeko, eta proiektu estrategikoak gauza ditzaten  udaleko edo udalez gaindiko berdintasun planaren barruan.
Gainontzeko beste erdia izango dira elkartegintza eta lurraldeko gizartearen alor guztietan emakumeen partaidetza bultzatzen duten emakumeen elkarteei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei diru laguntzak emateko.
Emakumeen eta Gizonen berdintasunaren Legeak euskal administrazio publikoei eskatzen die bultza ditzatela emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea, eta emakumeen autonomia sustatzea eta posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa indartzea helburu duten elkarteak. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Foru Plana (2008-2011) onartu zuen Diputatuen Kontseiluaren 2008ko abenduan.
Honen inguruan, Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak beharrezkotzat jotzen du emakumeen elkarteak sustatzen jarraitzea; izan ere, elkarte horiek dira –eta horiekin batera irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuk, xede dutenak emakumeak sustatzea– beren jarduerekin emakumeen partaidetzan eta sustapenean zuzenki eragin dezaketenak gure lurraldean; hartara, Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak programatutako jarduerak osatzen dira, sentsibilizazio soziala lortzearren.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Iñaki Galdos Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Diputatuak egin du ekitaldiaren aurkezpena. Ondoren, Marina Subirats katedradun eta Gizarte Gaietarako Ministerioko Emakumearen Institutuko zuzendari izandakoak honako gai hau jorratu du: emakumearen parte hartzea bide aktibo gisa hiritargoa eratzeko.
Topaketotan, Marina Subiratsen eskutik haunarketa bat egiteaz gain, hainbat gipuzkoar elkartetako emakumek osatutako esperientzien mahaia izan da, emakumeen ahalduntzerako eta partaidetzarako, emakumeen elkarteekin egiten arin den lan programaren barnean. Zehazki, Dandai, Ekintza Dasalud, Emeki eta Uztai Belar izan dira elkarteok. Amaieran, berdintasuneko eta bazterkeriarik gabeko festen aldeko manifestua onartuko dute bertan diren elkartetako ordezkariek.
2008an, emakumeen elkarte-mugimenduari zabalduriko parte hartze prozesu baten ostean, hauek Berdintasunaren aldeko Gipuzkoako emakume eta gizonezkoen Foro bat eratzeko erabaki zuten. Lurraldeko emakume-elkarteekin elkarlana eta elkarrizketarentzat oinarria da Foro hau. 2008ko abenduaren 2an emakumezkoen eta gizonezkoen Berdintasunaren aldeko foroaren I. Topaketa ospatu zuten, eta, honako hau V. edizioa dugu.
Iñaki Galdos, Kiroletako eta Kanpo Ekintzako foru diputatuaren gidaritzapean epaimahia gaur osteguna, abenduaren 9an, bildu da. Epaimaikide dira Galdos diputatuaz gain, Ines Ibañez de Maeztu, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria; Juana Mari Astigarraga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza, Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia; Mikel Serrano, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kirol eta Kanpo Ekintza batzordeko presidentea; euskal unibertsitateetako hiru ordezkari Kiko Caballero (EHU-UPV), Cinta Guinot (Deustu) eta Eneritz Pagaldai (Mondragon) eta 2009an saria jaso zuen ‘Gehitu’ Elkarteko Josean Zapirain ordezkaria. Bestalde, Foru Aldundiko giza eskubideen alorrean sail honetako aholkularia den Irene Molerok epaimahaian idazkari lana bete du, hitza izan du, baina botorik ez.
Izangaiak aztertu ondoren, Epaimahaiak erabaki du 2010ko Gipuzkoa Giza Eskubideak Saria ‘Hegaldi Emakume Elkartea’ri ematea. Hamabi emakumez osaturiko elkarte honek modu boluntario batean eta musutruk Martuteneko espetxeko emakumeekin 1991. urtetik aritzen dira.
Epaimahaiak erabilitako zergatiak honako hauek izan dira:
1.- munduan diren pertsonen artean ahaztuenak eta zokoratuenak zeintzuk diren pentsatuz gero, neurrigabeko pobrezian direnak askotan, autoestimaren ukazioaren prozesu gogor eta bortitzen pean direnak izateagatik, finean, euren giltzapeko eta askatasunik gabeko egoerarengatik euren existentzia ukatzen zaielako, hauek zalantzarik gabe preso diren emakumeak dira.
2.- Euren lanaren bitartez emakume hauei beren duintasuna itzultzen saiatzen dira, pertsona gisa tratatuz osoki, ez soilik euren behar pertsonalak asebetez askatasun eza errazago eramateko, baizik gartzeletik atera ostean ere arreta jasotzen dutelakoz, gizarteratzeko prozesuan ere jarraipen bat egiten baitute edo uneoro bitartekari gisa aritzen baitira emakume preso eta euren familien artean, bien arteko hurbiltasuna lortzen saiatuz.
3.-  Finean, emakume presoekin lan egiten dute gizarteratzen direnean pertsona aske eta berdin gisa euren eskubide eta aukeren jabe ere izan daitezen.
Aldundiak, sari honen bidez, emakumezko hauen lana ikusarazi eta omendu nahi du, euren anonimotasunetik Gipuzkoa justuago eta berdintasunean oinarrituago bat eraikitzen laguntzen dutelako. Saria hilaren 16an Kursaalen egingo den ekitaldi batean emango zaie.
Giza Eskubideen aldeko saria
2004. urtean, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentua zenak martxan jarritako Foru Aldundiaren Giza Eskubideen Ekintza Planaren barnean, gogoan eduki zen, Administrazioa ez ezik, gizarte osoa ahalegintzen dela giza eskubideen alde era askotara. Horregatik, Foru Aldundiak ahalegin horretan diharduen jendeari aitorpena egin nahi dio eta gizarte osoaren aurrean eredutzat jarri, horrelako elkartasuna eta konpromisoa duten herritarrak behar baititu Gipuzkoak.
Azken urteotan hauei eman zaizkie sariak:
2004. urtean.- Txema Auzmendi. Saria eman zitzaion, premia handian eta gizartean baztertuta bizi diren kolektiboen giza eskubideen alde egindako lanagatik, herritartasun osoa praktikan irits dezaten baliotsua dela iritzita.    Goraipatu nahi izan zen, kolektibo horien alde eta horiekin, borondate onez, irabazi asmorik gabe eta gertu-gertutik lan egiten zuela, horiek gizartean eta lan munduan txertatzeko eta eskubide guztien jabe egiteko helburu hutsarekin.
2005. urtean.- AGIPAD. Gipuzkoako Drogamenpekotasunen Ikerketarako eta Prebentziorako Elkartea. Elkarteak 25 urte betetzen zituen urte berean eman zitzaion saria, babes gabezian dagoen kolektibo bati eta familiakoei laguntzeko hainbeste urtean lan egiteagatik. Elkarteko orduko lehendakariak jaso zuen saria, Elena Tuduri andreak.
2006. urtean.- FRANCISCO ETXEBERRIA. Francisco Etxeberria epaitegiko medikua eta EAEko Kriminologia Institutuko zuzendariordea zen, baita Aranzadiko lehendakari eta idazkari izana ere, besteak beste.    Mundu mailan ezagutu izan da beraren jarduera, torturaren eta indarkeriaren identifikazioan aditua den aldetik.  Saria eman zitzaion, egiaren bila etengabe jarduteagatik, eta, gizakiaren injustizia salatzeko orduan, ez koloreei, ez ikurrei, begiratu ez dielako.
2007. urtean.- “HARRI BELTZA” elkartea. Joseba Errekaldek jaso zuen saria. HIESaren aurkako HARRI BELTZA elkartea 1994 urtean sortu zen HIESak eragindako egoeraz kezkatuta oiartzuar talde bat elkartzean. Elkartearen helburu nagusia garai hartan Osakidetzak bideratu ezin zuen seropositibo eta HIESdunen alderdi psikologiko eta emozionalaren alorrean lan egitea zen, eta bide batez HIESa zabal ez zedin prebentzio lanari ekitea.
2008. urtean.- “MARY IRAZUSTA”. Donostiako Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolan zuzendari eta irakasle. Bizitza osoa hezkuntzari, irakaskuntza parte-hartzaileari eta ikasleekin eta profesionalekin hitz egiteari eskaini dio.
2009. urtean.- ‘GEHITU’ elkartea. Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Elkartea, 1997an sortu zuten honako helburuekin: gay, lesbiana, bisexual eta transexualek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, sexuafektibitatea garatu ahal izateko beharrezkoa baitzaie, merezi dituzten duintasunaz eta berdintasunaz gozatzea, hala nola, orientazio sexualean edota nortasun transexualean oinarrituriko gizarte- eta lege-bazterketari orori amaiera ematea.