Gipuzkoako Foru Aldundiak lehengo legealdian ekin zion giza eskubideak sustatzeko arloari, orduan zegoen Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuaren bitartez ekin ere. Zeregin hori, ordea, gaur egun, Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritzari dagokio, legealdi honen hasieran sortu baitzen, gai horretan urte batzuk lehenago sortutako oinarria finkatzeko eta sendotzeko. Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuaren barruan dagoenez, Zuzendaritza Nagusi honen bidez apustu sendo bat egiten du Departamentuak giza eskubideen eremu horretan jarduerak sendotzearen alde eta jardun eremu berriak zabaltzearen alde.
Testuinguru horretan, Zuzendaritzaren helburu nagusia da gipuzkoarren sentsibilizazioa sustatzea, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko kultura bat sortzeko, hartara, giza eskubideekin gizarte aktiboagoa eta konprometituagoa lor dadin. Horretarako, hona hemen jardun ildo nagusiak:
2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia