Giza Eskubideak | Derechos Humanos. Lankidetza eta Berdintasuna | Cooperación e Igualdad

Esteka hasierako orrira
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
  • Hasiera » 
  • Zer egiten dugu: Lankidetza

Lankidetza

Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialde pobreekin duen konpromisoaren erakusgarri, beste bultzada bat eman dio nazioarteko elkartasunean eta garapenerako lankidetzan daraman politikari, arlo horretan lehenengo aldiz berezko politika bat kudeatuz. Esparru horretan, Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritzan funtsezkotzat jo dugu Gipuzkoako hainbat eragilerekin daukagun konpromisoari eustea eta kalitateko lankidetza bat eskaintzeko behar diren mekanismoei eragitea.

Garapenerako lankidetza aurkitzen da une batean, non, hamarraldi askotan garapena eta ongizate mailak orokortzeko egindako ahaleginek huts egin ondoren, bere planteamenduak eta helburuak aldatu behar dituen. Izan ere, bere hartan darraite zenbait fenomenok, hala nola, pobretasunak, ingurumen arazoek, desberdintasunak, oinarrizko giza eskubideen urraketak, eta emakumeen mendekotasunak. Hala ere, esan daiteke gaur egun badaudela oinarri batzuk eragile emaileek estrategia komun bat eraman dezaten garapenerako nazioarteko lankidetzaren helburu eta prozeduren inguruan.

Testuinguru horretan, bada, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundiek lankidetza deszentralizatuko proposamen bat adostu dute, berezko nortasuna duena eta egoera orokor berria eraikitzerakoan berezko jokaera izan nahi duena. Hala, proposamen hori zehaztearren, baterako plan gidari bat prestatu da 2009-2011ko aldirako, lankidetzaren oinarri izan behar duten hiru ardatz hauek ezartzen dituena:

  1. Tokiko giza garapena, pertsonen beharrizanak eta interesak bere ekintzaren oinarrizko motibaziotzat jotzen dituena.
  2. Genero ikuspegia, beharrezko premisa modura, lortu nahi den giza garapenerako. Emakume eta gizonen aldaketa beharrak kontuan hartzen dituen ikuspegia, non aldaketa horren ardura ez duten emakumeek bakarrik izango.
  3. Garapenerako hezkuntza, iparraldeko nahiz hegoaldeko gizarteetan pobrezia eta desberdintasuna eragiten dituzten bidegabekerien aurreko kontzientzia kritikoa sustatzeko tresna gisa ulertuta.

Esparru horretan, hona hemen Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritzak lankidetza arloan dituen jardun ildo nagusiak:

  • Hegoaldeko komunitateetan garapen proiektuak egiten laguntzea.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak sustatzea.
  • Ekimen puntualei laguntzea konplexutasun txikiagoko egoerei erantzuteko eta garapenerako lankidetzaren jardunean eragile berriak atxikitzeko.
  • Garapenerako Laguntzako Batzordearen zerrendako herrialdeetan gertatzen diren larrialdiei erantzutea, hondamendi naturalak edo gatazka armatuak arintze aldera.

2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia