Giza Eskubideak | Derechos Humanos. Lankidetza eta Berdintasuna | Cooperación e Igualdad

Esteka hasierako orrira
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
  • Hasiera » 
  • Berriak » 
  • Gilgit-Baltistaneko (Pakistan) Hezkuntza eta Emakumeen Garapenerako idazkaria Departamentuarekin bildu da

Gilgit-Baltistaneko (Pakistan) Hezkuntza eta Emakumeen Garapenerako idazkaria Departamentuarekin bildu da

Galdos Ejazi hitz egiten ari zaion une bat.

2010/04/14

Félix-Baltistan Fundazioko delegazio batez lagundurik, Gilgit-Baltistaneko (Pakistan) Gobernuko Hezkuntza eta Emakumearen Garapenerako idazkaria, Rasul Ejaz Asad, Foru Aldundian bildu da gaur, apirilak 14, Kiroletako eta Kanpo Ekintzako diputatu Iñaki Galdosekin eta Lankidetza, GGEE eta Berdintasuneko zuzendari nagusi Juana Mari Astigarragarekin.

Ejazek bere lurraldearen egoera sozio-ekonomikoa azaldu du, eta, ostean, Txema Cámara fundazioko kideak Pakistango lur horietan lantzen ari diren proiektu eta beken berri eman du.

Galdos eta Astigarraga oso interesatuta azaldu dira egiten ari diren lanekin eta era berean Zuzendaritzaren eta diru-laguntzen lerro nagusiak azaldu dizkiete.

 

2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia