2010/03/16
Euskadiko, Estatuko, Europako eta Ameriketako hamar bat adituk hartuko dute parte ekitaldian. Topaketara 165 pertsona inguratuko dira, eta kultura-aniztasuna eta giza eskubideak binomioaren problematika eta errealitatea izango dira hizpide
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko Zientzia Idazkaritzarekin lankidetzan, martxoaren 16an eta 17an Donostia-Miramon Teknologia Parkean Giza Eskubideen VI. Topaketa egingo du, “Kultura-aniztasuna eta giza eskubideak: Unibertsaltasuna eta aniztasunaren kudeaketa” izenburupean.
Askotariko gizarteetako kultura-aniztasunari loturiko gai guztiak eta bizikidetza demokratikorako horrek dakartzan erronkak aztertzea eta horien inguruan gogoeta egitea du xede Topaketak. Zehatzago esanda, joera horren ondorioz, giza eskubideen ikuspegitik dibertsitatea egoki kudeatzeko, sortzen diren etengabeko erronkei nola aurre egin eztabaidatuko da.
Gai horien inguruan gogoeta egiteko, 165 pertsona baino gehiago (adituak eta gaia interesatzen zaienak) izango dira Topaketan. Topaketak honako helburu hirukoitz hau izango du:
Horretarako, antolakuntzak lan-jardunaldi bikoitza (martxoak 16 eta 17) antolatu du, gaikako lau multzotan banatuta:
Lehenengo multzoan, Lovaina eta Anberesko Unibertsitateetako Zuzenbide eta Antropologia katedradun Marie-Claire Foblets belgikarrak eta Valentziako Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako katedradun eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari María José Añónek hartuko dute hitza.
Bigarren multzoan, Quebeceko Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko irakasle Pierre Bosset eta Teoria Juridikoko, Filosofiako eta Zuzenbidearen Soziologiako irakasle titular Joxerramon Bengoetxea izango dira protagonistak.
Hirugarrenean, Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako katedradun eta Bartolomé de las Casas Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Javier Ansuáteguik eta Bilboko Deustuko Unibertsitateko Filosofia Politikoko eta Antropologiako irakasle Patxi Lancerosek hitz egingo dute.
Azkenik, laugarren multzoan, beste bi adituk beren txostenak aurkeztuko dituzte: Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasle titular Ricard Zapata-Barrerok eta Italiako Bolzano/Bozeneko Europar Akademiako (EURACeko) ikerlari nagusi Roberta Meddak.
2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia