Giza Eskubideak | Derechos Humanos. Lankidetza eta Berdintasuna | Cooperación e Igualdad

Esteka hasierako orrira
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua

‘PAREZ PARE’ PROGRAMAREN SARI-BANAKETA

irabazle guztiak, Galdos eta Astigarragarekin ekitaldi amaieran.

2010/03/15

DBHko 2.500 ikasle inguruk hartu dute parte eta ehundik gora lan aurkeztu dituzte gaur amaituko den eskola sentsibilizazio programa honetan. Joseba Olagarai eta Nerea Alias izango dira ekitaldia aurkeztuko dutenak eta bertan idazketa, marrazketa eta bideo lehiaketako irabazleak sarituko dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuaren bidez, gaur ostirala, martxoak 13, itxiera emango dio ‘De igual a igual/Parez pare’ eskola sentsibilizazio programaren bigarren edizioari. Ekitaldian hainbat ikastetxeetako gazteen lan adierazgarrienak sarituko dira. 2009-2010 ikasturte honetarako izan da programa hau, zehazki DBHko 1. eta 4. maila bitarteko ikasleentzat. Batik bat proiektu pertsonalak eratzeko esparru oinarrizkoan zentratu da: ‘Berdintasuna hezkuntzan eta lan munduan’. Orotara 2.500 bat ikaslek euren ikastetxeetan landu dute materiala.

Programa hau iaz izandako ‘Cambio de roles’ esperientzia pilotu baten jarraipena dugu. Izan ere, honen arrakastak bultzatu du aurtengo bigarren edizio honekin jarraitzea Gipuzkoako nerabeekin. Helburua egun jarraitzen duten desberdintasunen inguruan sentsibilizatzea da, bai eta euren heldutasun bizitza proiektuak modu autonomo, arduratsu eta berdintasunean oinarritutakoan eraikitzeko baliabideak eskaintzea

2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia