Giza Eskubideak | Derechos Humanos. Lankidetza eta Berdintasuna | Cooperación e Igualdad

Esteka hasierako orrira
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
  • Hasiera » 
  • Berriak » 
  • BERDINTASUNAREN INGURUKIO MAHAI-INGURU BATEK GIZARTEKO ZENBAIT ORDEZKARI BILDU DITU

BERDINTASUNAREN INGURUKIO MAHAI-INGURU BATEK GIZARTEKO ZENBAIT ORDEZKARI BILDU DITU

2010/02/11

Donostiako Elizbarrutiak antolatuta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, zenbait ordezkari bildu ziren asteartean, otsailak 9, mahai baten inguruan berdintasunaz hitz egiteko. Ia ehun lagun bertaratu ziren.

Gizarteko hainbat ordezkari batu ziren asteartean, hilak 9, Arrasate kalean Kutxan duen aretoan egungo gizarteko berdintasunaz eztabaidatzeko. Juana Mari Astigarraga (instituzio mailatik), Maitane Urbieta (enpresa mundutik), Beatriz Ugarte (hezkuntza mundutik) eta Arantxa Jakak (eliz mundutik) diskriminazio gune nagusienei eta etorkizunean jorratu beharreko erronkei buruz hitz egin zuten.

Mahai-ingurua Donostiako Elizbarrutiak antolatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza, GGEE eta Berdintasuneko zuzendaritzaren laguntzaz.

2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia