2010/07/26
Aurrekontu foralak murrizketa izan arren, Departamentuak lankidetza proiektuetarako dirua areagotu egin du pixka bat aurten. 49 dira onartutako proiektuak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kiroletako eta Kanpo Ekintzako bere Departamentuaren bitartez, 4,416.600 euro ipiniko ditu lankidetzako proiektuetarako 2010ean. Kopuru hau handitu egin da pittin bat aurreko urtekoarekin alderatuta (2009: 4,33 milioi).
2004. urtetik, Lankidetzarako diru-laguntzak ematen hasi zenetik Aldundia, kopuruak areagotzen joan dira urtez urte:
--2004: 2,93 milioi
--2005: 3,2 milioi
--2006: 3,8 milioi
--2007: 4,15 milioi
--2008: 4,26 milioi
--2009: 4,33 milioi
--2010: 4,416.600 euro
49 dira aurten onartutako proiektuak, horietatik 23 lankidetza gaiko diru-laguntzan lirateke, 9 sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntzakoak, 12 ekimen zehatzetakoak, eta, azkenik, larrialdiko laguntzak leudeke: 5.
2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia