Giza Eskubideak | Derechos Humanos. Lankidetza eta Berdintasuna | Cooperación e Igualdad

Esteka hasierako orrira
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
  • Hasiera » 
  • Berriak » 
  • BERDINTASUNAREN ALDEKO FOILETO BAT BANATU DU ALDUNDIAK GIPUZKOAKO UDALETXE GUZTIETAN

BERDINTASUNAREN ALDEKO FOILETO BAT BANATU DU ALDUNDIAK GIPUZKOAKO UDALETXE GUZTIETAN

2010/07/06

Festa sasoia heldu dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak aholku sorta bat egin du festen inguruko gogoeta egiteko emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza, Giza Eskubide eta Berdintasun Zuzendaritzak lurraldeko udal guztietan foileto bat banatu du honako leloarekin: 'Berdintasunari esker Gipuzkoa aurrera doa. Emakumeek eta gizonek jaietan berdintasunaz gozatuz'.

Festen sasoia heldu denez, Foru Aldundiak honakoa gogorarazi nahi izan du: "Gure herrien kultur ondarea osatzen dute jaiek. Jaietan gure tradizioen alderdi esanguratsuenak eta adierazgarrienak kaleratzen ditugu urtez urte. Ez dezagun ahaztu, ordea, jaietako edukiek, ekintzek eta protagonistek ispilatu eta legitimatu egiten dutela emakumeei eta gizonei gure gizartean ematen zaien lekua. Izan ere, oraindik bete gabeko asmoa da emakumeek bete-betean parte hartzea jaietan, bai antolatzen bai ospatzen".

 

Dokumentuak

2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia