Giza Eskubideak | Derechos Humanos. Lankidetza eta Berdintasuna | Cooperación e Igualdad

Esteka hasierako orrira
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
  • Hasiera » 
  • Berriak » 
  • EHUN ORDEZKARI BILDU DITU BERDINTASUNAREN ALDEKO GIPUZKOAKO EMAKUME ETA GIZONEN FOROAK

EHUN ORDEZKARI BILDU DITU BERDINTASUNAREN ALDEKO GIPUZKOAKO EMAKUME ETA GIZONEN FOROAK

Astigarraga, Galdos eta San José, ekitaldiaren hasieran.

2010/06/29

Aldundian ospatu topaketa honetan sare desberdinez osaturiko esperientzia-mahai bat eta Begoña San José Politika Feministarako Forumeko idazkariaren hitzaldia dira adierazgarri.

Gipuzkoako emakume-elkarteetako ia ehun ordezkari batu dira gaur, asteartea hilak 29, Foru Aldundiko Tronu Aretoan. IV. edizio hau jardueraz josita dator eta irekiera-ekitaldia Iñaki Galdos gai honetako Diputatuak egin du. Galdosek, elkarteen lana eskertzeaz gain, aurreko hiru edizioen errepasoa egin du.

Ondoren, Begoña San José Politika Feministaren Forumeko idazkariak hitzaldia izan du, emakumeen sare eta aliantzen ingurukoa. San Josék lekua utzi dio esperientzia-mahai bati, zeinetan hainbat elkarte, sare eta federaziok euren esperientzia eman duten.

Amaieran, Lankidetza, Giza Eskubide eta Berdintasuneko Zuzendari Nagusi Juana Mari Astigarragak, Neus Albertos aditu eta genero-kontsultorarekin batera, enpoderamentu eta parte hartzerako emakumeen elkarteekin eginiko programaren garapenari buruz hitz egin du.

2008an, emakumeen elkarte-mugimenduari zabalduriko parte hartze prozesu baten ostean, hauek Berdintasunaren aldeko Gipuzkoako emakume eta gizonezkoen Foro bat eratzeko erabaki zuten. Lurraldeko emakume-elkarteekin elkarlana eta elkarrizketarentzat oinarria da Foroa.

Dokumentuak

2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia