Giza Eskubideak | Derechos Humanos. Lankidetza eta Berdintasuna | Cooperación e Igualdad

Esteka hasierako orrira
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
  • Hasiera » 
  • Berriak » 
  • SENEGALEKO GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEEN KONTSEILUKO PRESIDENTEAREKIN BILDU DA ALDUNDIA

SENEGALEKO GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEEN KONTSEILUKO PRESIDENTEAREKIN BILDU DA ALDUNDIA

Astigarraga escucha las explicaciones de Mané.

2010/05/19

CONGAD Senegaleko garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Kontseiluko presidente Bouna Manérekin bildu zen iragan ostiralean, maiatzak 14, Juana Mari Astigarraga, Lankidetza, GGEE eta Berdintasuneko zuzendari nagusia. Bere herrialdeko egoeraz mintzatu zen Mané.

CONGADeko presidente Bouna Manék iragan ostiralean, maiatzak 14, herri senegaldarrak bizi duen egoeraz hitz egin zuen Foru Aldundian. Berarekin zeuden Bakearen Alde Lankidetza Batzordeko bi teknikari. Herrialdeko hegoaldeko testuingurua azaldu zuen batik bat Manek, eta, honez gain, Estatuaren deszentralizazio estrategiaz eta oinarrizko garapenerako estrategiez aritu zen, besteak beste, uraren potabilizazioa, osasuna, eskolarizazioa. Berebat, garapen ekonomikoko oinarritzat emakumeak daudela azpimarratu zuen.

CONGAD Senegaleko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Kontseilua 1982an eratu zuten, GGEEen defentsan ari ziren Gobernuz Kanpoko erakundeen eskutik. 20 urte luzeko esperientziadun erakundea da.

2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia