Giza Eskubideak | Derechos Humanos. Lankidetza eta Berdintasuna | Cooperación e Igualdad

Esteka hasierako orrira
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
  • Hasiera » 
  • Berriak » 
  • BI INDIAR JESUITEK DALIT KOMUNITATEAREN EGOERA AZALDU DUTE

BI INDIAR JESUITEK DALIT KOMUNITATEAREN EGOERA AZALDU DUTE

Astigarraga eta Molero, azalpenak entzuten.

2010/05/10

Gipuzkoako Foru Aldundia bi indiar jesuitekin bildu da, bai eta 'Alboan' Gobernuz Kanpoko Erakundeko bi ordezkarirekin ere. Dalit indiar komunitatearen egoeraz mintzatu dira, besteak beste.

Bileraren helburua inpresioak elkartrukatu eta pertsonalki elkar ezagutzea izan da, izan ere, bi indiarrak 2009an diruz lagundutako eta 2010eko deialdian aurkeztu berri duten bigarren parteko 'Emakume alargunen antolakutnzaren indarketa' proiektu lokaleko kontraparte baitira.

Proektuaren xedea dalit komunitateak bizi duen bazterketa eta marjinazio egoerari aurre egitea da, bidegabeki 'ukiezinak' izenez deitu izan dituztenak denbora luzez, eta, batik bat dalit emakumeek pairatzen duten egoera delikatua egungo Indiako testuinguruan. Testuinguru honek argi erakutsi zuen enpoderamentu prozesu oso eta benetako bat eraiki beharra zegoela emakume hauen eskutik. Izan ere, emakume hauek autoestimarik ez dute, ezta oinarrizko baliabideak, alfabetatze aukerak, hurrengo ikasketak egiteko aukera ere.

Zentzu honetan, proiektu honekin lortu nahi den hezkuntzarako irisgarritasunaz haratago, beste helburu handiago bat da 'kapazitazio ohitik' haratago, zehazki, eraldatze dinamika baten eta errealitatearen eraldaketaren barneraketa dakar.   

 

 

2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia