2010/02/08
Foru Aldundiak eta Gipuzkoako GKEen Koordinadorak antolatuta, lankidetza proiektuen etengabeko hobekuntza eta berdintasun gaian garapen-hezkuntzaren formazioa dira xedeak. -Formazio-prozesu baten barnean kokatu behar da ikastaroa, eta 2009ko urrian eta azaroan egindako ikastaro baten jarraipena da.
Berdintasun gaian garapen-hezkuntzaren formaziora sarrera helburu duen ikastaroa jarri dute martxan gaur, astelehena otsailak 8, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak eta Gipuzkoako KGEen Koordinadorak. Bertara joan dira orotara 35gipuzkoar GKEetako ordezkariak, lankidetza proiektuen kalitatea hobetzeko asmoz.
2009ko urri eta azaroan izandako beste baten jarraipena da ikastaro hau, gipuzkoar lankidetzaren hobekuntzarekin lotutako prozesu baten barnean. Iņaki Galdos Kiroletako eta Kanpo Ekintzako foru diputatuak adierazi duenez, horrelako ekimenak beharrezkoak dira “lankidetzan berdintasunaren bidetik aurrera egiteko”.
2009 Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentua
Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusia